RECREAKULT

SORKUNTZA ZIRKULARRA ETA IRAUNKORRA KULTURA-SEKTOREAN
Jarrai gaitzazu

Search

RECREAKULT Innobasquek –Berrikuntzaren Euskal Agentziak– hautatu du 2022ko Global Innovation Day -ren aurtengo edizioan aurkeztu diren Euskadiko berrikuntzan, kultur arloan, 11 kasu praktikoetako bat bezala. Aurtengo edizioa KURSAAL Donostia San Sebastianen egin da, 400 laguneko entzulerekin. Plazer bat eta harrotasun iturri da Artea eta Kultura ekoizpen eta kontsumo eredu arduratsuago baterako trantsizioan eragile garrantzitsu gisa partekatzea eta kokatzea. Ikusi albistea hemen : https://www.innobasque.eus/microsite/global-innovation-day-2022/ Ikusi ekitaldiaren laburpen bideoa

Kaixo! Abentura hau aurkeztu nahi dizuegu, instalazioetan, jardueretan eta ekoizpen artistiko-kulturaletan gure ekoizpen- eta kontsumo-ohiturak aldatzeko eskura ditugun tresnak behatzera, aztertzera eta partekatzera garamatzana. RECREAKULT SORTU KULTURAtik abiatzen da, eta kultura-sektoreko erakundeak eta jarduerak ingurumen-iraunkortasunari dagokionez birpentsatzen saiatzeko ekintza kontziente eta aktibo gisa ulertzen du, eta, ondorioz, sektorearen beraren eta, oro har, gizartearen hobekuntza ekonomiko, sozial eta kulturalaren alde. RECREAKULTetik egungo ekoizpen- eta kontsumo-eredu linealetik